Euskararen Normalizazio Plana

Familien tipologia asko aniztu da D ereduan. Izan ere, batzuk gertutasuna, hezkuntza proiektua, jaso duen harrera, publikotasuna, ikasleen profila eta beste zenbait alor dira gaur egun familien lehentasunak. Familia hauen artean D eredura seme-alaba eramanda euskararen transmisioa bermatuta egongo delaren sinesmena zabalduta dago. Hau inoiz ez da aski, eragile gehiago daudelako haurren bizitzan euskaraz bizitzetik aldentzen dutenak.

 

Nafarroan, aisia aukera gehienak erdarara bideratuta daude defektuz. Erdarak askoz baliabide ekonomiko, logistiko eta komunikatibo gehiago ditu aisia orohar, kultur, arte eta kirol eragile ezberdinetan, izan pribatu, publiko zein irabazi-asmorik gabekotan. Aisian, euskara hutsean, modu dinamizatuan eta murgiltzean oinarritutako aukera eta zirkuituen zabalpena momentuko erronka nagusienetako bat da. Euskararen normalizazioaren bidean, aisiak umeen motxila euskarazko esperientziekin betetzeko aukera uzten digu. Hezkuntza komunitate osoaren elkarlanaren bitartez (gurasoak+eskola+aisia) helburu baikorragoak lortzeko posizioan gaudela iruditzen zaigu. Paradigma eta joera aldaketa bat dagoela eta erronka berriei proposamen berriekin erantzutearen beharra dagoela uste dugu. 

 

D ereduak, orain arte ezaguntzen dugun bezala, agorpen zantzu garbiak azaldu ditu. Asko aipatzen da euskara bidegurutzean dagoela, bide posibleak nagusuki bi izanda. oraingo datu soziolinguistikoak eta diagnostikoak errepikatzera eta hizkuntzaren heriotza funtzionalera eramaten gaituen inertzia bidea jarraitzera, edo hizkuntza bizi batera eramango gaituena. Horretarako, arlo metodologikotik edo eskolatik haratago doazten neurri zehatzez betetako plan proposamena dakarkigu, neurri ezberdinen batuketaren ondorioz, logika berri bat bilatuko duena, itun sozial berri bat bilatuko duena.

  1. FAMILIEN AKTIBOTASUNA: HIZKUNTZA TRANSMISIO ERAGINKOR BAT NOLA EMATEN DEN AZALTZEA – FAMILIENTZAKO ORIENTAZIO ETA BALIABIDE ZERBITZUA MARTXAN JARRI.

  1. AISIARAKO POLITIKA ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ESKAINTZA.

  1. JANTOKIA ETA EGUERDIKO JOLASTOKIA.

  1. MURGILTZEAREN ETA MANTENTZEAREN ZAINKETA ESKOLAN, JANTOKIAN, INGURUAN ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUERETAN.

  1. EUSKARAREN DINAMIZAZIOA JOSTALDI ETA ORDU LIBRETAN.

  1. EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIOA, PRESTIGIOA ETA ATXIKIMENDUA.

  1. CURRICULUMEKO HIZKUNTZA-ORDUEN BANAKETA.

  1. AHOZKOTASUNA ARLO DIDAKTIKO-METODOLOGIKOAREN ARDATZEAN. EUSKARAREN EBALUAZIO ETA JARRAIPEN SISTEMA SORTU/ KOORDINATU.

  1. MATRIKULA KANPAINAK ETA INTEGRAZIOA.

  1. HIZKUNTZA DIAGNOSIAK EGITEKO IDEIAK.