Sortzen elkartetik, Euskararen Normalizazio Planari jarraituz, familienganako euskararen trasmisioaren inguruko orientazioa lantzera bideratutako hiztegi labur eta sinplea eratu da. Honetan hizkuntza ezberdinetara itzulitako hitz eta esaldiak daude, baliagarriak izan daitezkeenak eskola edo bestelako espazioetan erabiltzeko. Formatu ezberdinetan egin dira, bakoitzaren beharretara moldatzeko; diptiko moduan, A3 edo A4.
Ahal den heinean hiztegi hauek zabaltzea eskertuko genuke, murgiltzearen zainketa eta babesaren alde. Animo ikasturte hasierarekin!
Hiztegia deskargatzeko klikatu hemen.
- Guraso Elkartearen kanal ezberdinetatik eta gela-watsappetatik irudia (png artxibategiak) zabalduz
- Zuzendaritzek irudia (png artxibategiak) posta elektronikoz guraso guztiei bidalita.
- Zuzendaritzek hiztegi-diptikoa pdfa inprimatuta eta familia bakoitzari banatuta.
- Eskola atarian kartel fisiko handi eta nabarmenak jarrita pdf artxibategiak inprimatuta.
- Tutoreen gela edo guraso bileretan tarte bat sortuta mezu hauek zabaltzeko eta azpimarratzeko.
- Sare sozialak
- Bestelakoak
Urtero bezala Sortzenek Euskal Eskola Publiko berriaren aldeko elkarteak ” Euskara Antzokira” ekimena antolatu du maiatzaren 18an, arratsaldeko 17:30etan Antsoainen.
Sortzenek lehentasunez lantzen duen ardatza dugu euskara. Gure eguneroko jardunean euskaren normalizazioaren bidean lanean dihardugu, euskalgintzarekin, eta euskal hezkuntzagintzan lanean ari diren eragileekin elkarlanean.
Euskarari hauspoa ematea helburu duten ekimen ezberdinak lantzen ditugu ikasturtean zehar eta “Euskara Antzokira” garrantzi berezia dauka guretzat. Ikastetxeekin elkarlanean antolatzen dugun ekimena baita.
“Euskara Antzokira” ekimenaren oinarria euskara esparru akademikotik urrundu eta aisialdian gure hizkuntzaz gozatzea da. Horretarako, Gloria Larraintzar, Ezkaba, San Frantzisko, eta Bernart Etxepareko eskolek hainbat ikuskizun prestatu dituzte eta Antsoaingo antzokiko eszenatokian aurkeztuko dizkigute.
Denetarik egonen da: antzerkiak, bertsoak, dantzak eta kantak, eta dena EUSKARAZ.. Sarrerak Antsoaingo udalaren web orrian aurkituko dituzue, 5 eurotan, maiatzaren 7tik aurrera: https://es.patronbase.com/_AnsoainEu/Productions . Ikasturte bukaeran, hizkuntza eta artea uztartuz, eskolen arteko batze moduko bat ospatzea dugu xede. Berriz ere, elkarlanean aritu eta gure komunitatea elkartu nahi dugu.
Emanaldia bukatzerakoa, 18:30ak inguru, SORTZEN TONBOLA burutuko dugu Antsoaingo plazan (Ezkaba eskolako patioan eguraldi txarra egiten badu), bertan salduko dira tiketak goiz guztian zehar. Gure laguntzaileai esker, opari pila ditugu: bazkariak, eskalada saioak, diskak, kamixetak, liburuak… ez galdu aukera eta gerturatu zaitez!
Animatu eta parte hartu!!
Hezkuntza digitalari buruzko bi saio berri antolatu ditugu, bi gai konkretuen inguruan: Sare sozialak eta osasun mentala, eta Ziberjazarpena.
Otsailaren 2an eta otsailaren 23an Sanduzelaiko Civivoxean burutuko dira, arratsaldeko 17:30ean.
Sare sozialak eta osasun mentala: Sare sozialen erabilera eta bertan ikusten duguna gure osasun mentalean izan ditzakeen ondorioak ikusiko ditugu: autoestima jeitsiera, ansietatea, depresioa, elikadura nahasteak… Sare sozialen negozio eredua ikertuko dugu, haien algoritmoak eta horiek dituzten ondorioak landuko ditugu: polarizazioa, desinformazioa, adikzioa eta edertasun kanonak. Gehiegizko erabilera eta adikzioa nola detektatu ditzakegun ikusiko dugu, eta laguntza eskatzeko irizpideak eskeiniko dira.
Ziberjazarpena: Bortizkeria digitala, mota desberdinak eta ezaugarriak. Ziberjazarpenean noiz bihurtzen den, nola eta zergatik ematen den, biktimentzako ondorio psikologikoak eta erasotzaileentzako ondorio penalak. Aurre egiteko eta prebentzioa lantzeko irizpideak.
Izena eman ondoko inprimakian: https://labur.eus/hezkuntzadigitala2