Pasaden astean Sortzen Elkartea Erriberako Castejon herrian bertako guraso ugarirekin egon ginen D ereduaren inguruko informazioa eman eta zalantza batzuk argitzen. Ikaragarria izan zen euskal eredu publikoan interes handia zuten hainbeste guraso agertu izanak.
Hala eta guztiz ere Nafarroa osoko errealitatearen jabe izan behar gara eta oraindik asko borrokatzeko dagoela badakigu, bereziki Erriberan, non euskaraz ikasteko eskubideak ez diren nafarroako beste zonaldetan bezalakoak, horregatik, berriz ere. hezkuntzan euskararen unibertsalizazioa aldarrikatzen dugu Nafarroa osorako.
Hitzaldia antolatu eta etengabe laguntzen dauden bertako D ereduko gurasoei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, bidean ikusiko dugu elkar. Horretaz gain, zuen herrian D eredu publikoaren inguruko zalantzak argitu nahi badituzu ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
Sortzenetik sustatzen dugun Euskararen Normalizazio Planaren (ENP) baitan dagoen 3.atala, jantokiarekin zerikusia duena hain zuzen ere, aktibatu dugu. Honen ondorioz eta negoziazio askoren geroztik Aramark enpresak Atargi, Mendialdea eta Auzalarren azpiplana garatzen hasiko dela ofizialki baieztatu digu. Ausolani dagokionez, San Frantziskon, Hegoalden, Ezkaban eta Joakin Lizarragan beteko du. Azkenik, Comedor Saludablek, Patxi Larrainzarren, Bernart Etxeparen, Mendigoitin eta eta Amaiurren. Enpresei gure esker ona eta gure eskutan dagoen guztian laguntzen jarraituko dugula adierazi diegu. Sortzenek planaren hainbat neurrietan parte-hartze aktiboa edukiko du: “Euskara dinamizatzeko eta murgiltzea zaintzeko “begiraleentzako formakuntza doan ematea, formakuntza gerora Aramarken eskuetara pasatzen laguntzea, urteko erabilera eta gaitasun neurketa eta txosten prestaketa, eboluzio bilera,…
Enpresekin hartutako erabakien eranskina.
Eskolaz kanpokoen eta jantokiko begiraleen formakuntza Euskararen Normalizazio Planaren 2. eta 3. puntuetako neurrietako bat da hurrenez hurren.
Iruñerriko eskoletako diagnosia aztertuta, argi uzten digu euskararen ezagutza eskoletan bermatzen den arren, kasu askotan; jantoki eta aisialdi garaian batez ere, ez da euskararen dinamizazioa eta murgiltzea zaintzen.
Honen aurrean, Sortzen Elkartetik askotan aipatu dugun bezala, hiru urte daramatzagu Euskararen Normalizazio Plana (ENP) deituriko erreakzio bat osatzen, zeinak hizkuntza hezkuntza komunitate osoan normalizatuta egoteko helburua du. Horretarako martxan jartzen ari garen alternatiba ezberdinak jorratu eta hauek sistematizatuko dira, planteamendua eraginkorra eta epe luzekoa izan dadin.
Horren baitan kokatzen dira pasaden hilabetean Jauzi.eus eskolaz kanpoko bilatzaile digitaleko begirale eta jantokiko langileei burututako formakuntzak. Hauek, langileek haien inguruan sortzen duten ikasle komunitatea murgiltze sistemaren parte izateko baliabide izatea dute helburu.
Larrialdi linguistikoari aurre egiteko erreakzio planak ugaritzen ari dira azken aldian. Hernaniko Gu Geok plataformaren dekalogoa eta Aiaraldeko “Euskara gabe ez gara” manifestua ezagutu eta gero, euskalgintza sozialean arakatzeko beste plan estrategiko bat heldu zaigu Nafarroatik. Azken 3 urteetan zehar Sortzen Elkartea bera proposatutako Euskararen Normalizazio Plana (ENP) sustatzen ibili da, Iruñerriko eskola-komunitateetako eragile ezberdinekin elkarlanean. Esperentzia horretatik edanda bertsio berritua eta hobetua kaleratu dute eta helburu berri bat jarri: Nafarroako 5 ikastetxetako eskola-komunitatetan plana gradualki baina osoki garatzeko konpromisoak lortzea ikasturte honetan zehar. Jakitera eman dutenez, plana partzialki garatzen dabiltzan eskola batzuk egon badira dagoeneko. Plana hurrengo urteetan osoki garatzeko konpromisoa hartu duen bakarra oraingoz Bernart Etxepare da, Txantrean.
Sortzeneko koordinatzaile diren Aitziber Garmendia eta Iñigo Otxoaren hitzetan “ENP-aren helburua umeen %100ak euskarazko gaitasun diskurtsibo eroso bat lortzea eta umeen artean euskaran oinarritutako harremanak garatzea posible eta normala izatea da. Planak edozein eskola-komunitateren eragile bakoitzaren ardurapean dauden espazio bakoitza aktibatzea bilatzen du, neurri jakin batzuk sistematizatuz. Beraz, ENP-a azpiplan ezberdinetan banatzen da, eta atal edo azpiplan batzuen esperientzia badugu dagoeneko, baita emaitza positiboak ere. Gure ENP-a Iruñerria edo antzeko euskalduntze prozesuan dauden eskualdeetarako baliagarria da, baina arnasguneetarako ere ideia asko jasotzen ditu.”.
EUSKARAREN NORMALIZAZIO PLANAREN ATALAK:
- HIZKUNTZA TRANSMISIO ERAGINKOR BATERAKO FAMILIENTZAKO ORIENTAZIOA
- AISIARAKO POLITIKA ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN ESKAINTZA
- JANTOKIA ETA EGUERDIKO JOLASTOKIA
- MURGILTZEAREN ETA MANTENTZEAREN ZAINKETA HEZKUNTZA KOMUNITATEAREN ESPAZIO EZBERDINETAN
- EUSKAL KULTURAREN TRANSMISIOA, PRESTIGIOA ETA ATXIKIMENDUA
- EUSKARAREN DINAMIZAZIOA JOSTALDI ETA ORDU LIBRETAN
- ESKOLA GARRAIOA ETA ZERBITZU GOIZTIARRA
- CURRICULUMEKO HIZKUNTZA-ORDUEN BANAKETA
- AHOZKOTASUNA ARDATZEAN JARRIKO DUEN METODOLOGIA BATERATUA ETA EBALUAZIO ETA JARRAIPEN SISTEMA SORTU/ KOORDINATU
1. ATALA: FAMILIENTZAKO ORIENTAZIOA HASTEKO
Sortzenkideen ustez “D ereduan ezer berririk eskaini edo aldatu aurretik, egoeraren eta planaren pedagogia egin beharra dago familien artean eta komunikazioa oso ongi landu. Familien tipologia asko aniztu da D ereduan. Familia askoren artean, umeak D eredura ekarrita euskararen transmisioan nahikoa egin denaren sinesmena oso zabalduta dago. Datuek beste zerbait erakusten digute ordea, beraz, pentsaera hori erradikalki eraldatu beharra dago eta bestelako espektatiben kudeaketa bat egin. Transmisio eraginkor bat nola lortzen den azalduko
JANTOKIRAKO ETA ESKOLAZ KANPOKO JARDUETARAKO ESPERIENTZIAK:
Eskolaz kanpoko jardueretarako azpiplanean (2. atala), besteak beste, Jauzi.eus eskolaz kanpoko jardueren bilatzailean eskola eta udal ezberdinen parte hartzea bilatzen da, bertan partaide direnen artean sare bat osatuz eta elkar lagunduz. Planaren beste neurrietako batzuk begiraleentzako “murgiltzea zaintzeko eta euskara dinamizatzeko” derrigorrezko formakuntza eta erabileraren neurketak egitea da. Sortzeneko koordinatzaileen iritziz “Planari esker Jauziko partaide diren eskola askotan eskolaz kanpokoen matrikula kuantitatiboki ikaragarri hazi da, jarduera batzuk hirukoizteraino, beraz, euskarazko ordu asko irabazi ditugu. Eta nahiz eta jardueraren arabera aldakorra izan, kualitatiboki ere hobetu dugu, euskara gehiago entzuten da umeen artean.”
Jantokietan (3. atala) berriz, Sortzenek Jantokietako enpresa nagusienak elkarrekin konpetitzera eta euskara planak jorratzera bultzatu ditu, lehenago egiten ez ziren neurri asko lortuta: Jolastokiak tailerren bidez dinamizatzea, langileen hizkuntza profilak bermatzea, formakuntza, erabilera itemak sortzea familientzako txostenetan, erabileraren neurketak egitea, etab.
KOMUNITATEARI DEIA
Sortzenetik baieztatu dutenez “Nafarroako D ereduko eskola-komunitate guztiei, urtero bezala, bilera eskaera bat egin diegu plana osoki edo partzialki garatzeko edo bertako eragile ezberdinek egiten dutena ezagutzeko eta gure ENP-a elikatzeko. Guk gure doako aholkularitza eskaintzen dugu, jakinda guk ere asko ikasi dezakegula besteengandik. Garrantzitsua da plana hemen eta han koordinatuko eta sustatuko duen eragile bat edukitzea, eginkizun hori ez baitu beste inork hartu orain arte.” Bukatzeko, edozein euskaltzaleri kontaktuan jartzeko deia egin dute: “Kontzientzia hartuta duen edozein irakasle, begirale edo gurasoren bitartez, plana garatzeko aukerak biderkatu egiten dira”.
Hezkuntza arautua umeen denboraren %15a da. Ahozko gaitasun-erabilera zurrunbiloan sartzeko, aisia eta etxea (%85a) euskarazko zirkuituekin hornitzea garrantzia handikoa da.
â„¹ï¸ Iruñerrirako Jauziko aukerak:
- Guraso Elkarteak: https://jauzi.eus/guraso-elkarteen-eskaintza/
- Udalak: https://jauzi.eus/udalen-eskaintza-publikoa/
- Mapa-filtroak: https://jauzi.eus/jarduera-guztiak/
â„¹ï¸ INFO: Epeak, ordainketa, kanpoko ikasleak, murgiltzea,…:
https://jauzi.eus/informazio-orokorra/
Euskara aisira jauzi!
Sortzen Elkarteak iaz sortu zuen Jauzi.eus bilatzailearen kanpaina berriari ekingo dio berriz ere. Bilatzaileak bi eratako eskolaz kanpoko jarduerak jasotzen ditu, Iruñerriko zenbait D eredu publikoko Guraso Elkarteena eta zenbait Udaleko eskaintza publikoarena. Sortzenek, eskaintza hori guztia bilatzailean jasota, familiak euskarazko eskaintzaren inguruan informatu nahi ditu. Izan ere, Iñigo Otxoa Sortzeneko kideak nabarmendu bezala, “aisialdiaren eremua gakoa da euskaldun osoak izateko. Araututako eremuak soilik %15 hartzen du, beraz ez da nahikoa D ereduarekin, eta datuak hala erakutsi dute”.
Guraso Elkarteen eskaintzaren kasuan, Jauzi bertatik izena emateko aukera dago ere bai, jarduera zehatz horietarako matrikula epea maiatzaren 27tik ekainaren 8ra izanik. Ezagutzera eman dutenez, aurten, oraingoz, honako ikastetxeetako Guraso Elkarteek parte hartuko dute: Amaiur (Iturrama), Auzalar (Orkoien), Bernart Etxepare (Txantrea), Hegoalde (Arrosadia), Joakin Lizarraga (Sarriguren) Patxi Larraintzar (Arrotxapea), San Frantzizko (Alde Zaharra) eta San Migel (Noain). Udalen kasuan, honakoek hartuko dute parte: Antsoain, Aranguren, Berriozar, Burlata, Uharte, Noain eta Zizur Nagusia.
Otxoak nabarmendu bezala, Jauzi plataforman biltzen diren aktibitate guztiak euskara hutsez egiten direnak dira: “Guztiak euskarazko murgiltze metodologian oinarrituta daude. Guraso Elkarteetako jardueretako begiraleek “murgiltzea zaintzeko eta euskara dinamizatzeko†formakuntza jasoko dute.
Ikastetxeen kontzientziazioan eragitea ere garrantzitsua dela azpimarratu du Otxoak. “D ereduko azken urteetako soziologia oso anitza da, eta familia guztiek ez dute transmisioaren inguruko beharrezko orientazioa”. Horregatik, hainbat ikastetxetan, kanal ezberdinen bidez, familiei “aisiaren garrantziaz†ohartarazteko kanpaina bat martxan jarri dute. “Labur esanda, euskarazko hezkuntza arautua gure umeen denboraren %15 dela esan diegu familiei. Gainontzekoak euskararen transmisio eta garapenean izugarrizko eragina duela. Ume guztiek euskara eroso erabiltzeko helburua badugu, etxean eta aisian euskarazko zirkuituak behar ditugula: kultur agenda, eskolaz kanpokoak, ludotekak, ipuinak, abestiak, jolasak, TB, filmak, webguneak…â€.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu honetan parte hartzeagatik. Zuengatik ez balitz ezinezkoa litzateke pasaden asteburuan egindakoa. Milesker bihotzez bolondres, laguntzaile eta bertaratu zineten guztioi.
6 urte beranduago Sortzen Jaia berreskuratzea ez da erraza izan, gauza asko aldatu dira gure inguruan, baina hala ere argi geratu da euskal eskola publiko berriaren alde gaudenok gure aldarrikapenak eta leloak ikustarazteko borondatea daukagula. Jaiarekin eta urteko lanketa aurrera eramateko ezinbestekoa dugu guraso elkarteen laguntza, horregatik eskola guztietako guraso elkarteetara batzeko deia luzatu nahi dizuegu
Tonbolako ticket saridunaduzuenok jarri zaitezte gurekin harremanetan saria eskuratzeko!
komunikazioa@sortzen.eus
Hementxe dago Sortzen Jaiko egitarau osoa. Kontzertu, bazkari eta Euskara Antzokiaz gain, goizean; 11:30etan Takoneran dauden jolasetara txikiekin hurbitzera animatzen zaituztegu.
SORTZEN JAIA 2025
MAIATZAK 18, IGANDEA, TAKONERA PARKEAN, IRUÑEA
KONTZERTUAK 16:30: GORKA URBIZU, BORLA, BIDELAPURRAK
(EUS)
– Bazkarirako tiketak : Ondalankoopeko menua, erreserba eta ordainketa. Â https://labur.eus/sortzen25_bazkaria
– Euskara Antzokirako sarrerak (Nafarroako Antzerki Eskola)
https://labur.eus/sortzen25_antzokia
– Bolondresak behar ditugu:
* Muntaia: Maiatzaren 17 goizean
* Garbiketa: Maiatzaren 18an 19:00etan
* Muntai jasoketa: Maiatzaren 18an 19:00etan
https://labur.eus/sortzenjaia25
