Sei urte eta gero, hurrengo Maiatzak 18an, igandean, Takoneran, Sortzen Jaia ospatuko dugu. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu jaiaren antolakuntzan parte hartu duten bolondres eta laguntzaile guztiei, haiengatik ez balitz ezinezkoa izango litzatekeelako guzti hau aurrera eramatea.

Egitaraua Nafarroako Antzerki eskolan eta Takoneran bertan hasiko da- Lehenengoan Euskara Antzokira! emanaldia egongo da, zeinetan Nafarroako eskola ezberdinek emanaldi polit bat egingo duten musikaz eta aurkezleak jarritako umoreaz alaituta. Sarrerak gutxi barru egongo dira salgai. 13:00etan kalejira bat egongo da Takoneraraino. Takoneran aldiz, aurretik izena ematea beharrezkoa ez diren haur jolasak egongo dira 13:30ak arte.

Bazkaria 14:00etan izango da Ondalankoop-en eskutik egina. Honen geroztik, Kantuza eta geroko pare bat kontzertu egongo dira, gutxi barru emango ditugu taldeen izenak.

Guzti honetaz gain, Saldiasko Talogileak, Makusiren puzgarriak, Sortzen elkartearen informazio puntua eta material salmenta, tonbola eta barra egongo da egunean zehar.

Eguna amaitzean desmuntaia egingo da eta honetan laguntzera animatu nahi zaituztegu.

Euskal eskola publiko berriaren aldeko topaketa honetan parte hatzera animatu zaitezte!