Sortzenetik sustatzen dugun Euskararen Normalizazio Planaren (ENP) baitan dagoen 3.atala, jantokiarekin zerikusia duena hain zuzen ere, aktibatu dugu. Honen ondorioz eta negoziazio askoren geroztik Aramark enpresak Atargi, Mendialdea eta Auzalarren azpiplana garatzen hasiko dela ofizialki baieztatu digu. Ausolani dagokionez, San Frantziskon, Hegoalden, Ezkaban eta Joakin Lizarragan beteko du. Azkenik, Comedor Saludablek Patxi Larrainzarren, Bernart Etxeparen, Mendigoitin eta eta Amaiurren. Enpresei gure esker ona eta gure eskutan dagoen guztian laguntzen jarraituko dugula adierazi diegu. Sortzenek planaren hainbat neurrietan parte-hartze aktiboa edukiko du: “Euskara dinamizatzeko eta murgiltzea zaintzeko “begiraleentzako formakuntza doan ematea, formakuntza gerora Aramarken eskuetara pasatzen laguntzea, urteko erabilera eta gaitasun neurketa eta txosten prestaketa, eboluzio bilera,…

Enpresekin hartutako erabakien eranskina.