Eskolaz kanpokoen eta jantokiko begiraleen formakuntza Euskararen Normalizazio Planaren 2. eta 3. puntuetako neurrietako bat da hurrenez hurren.
Iruñerriko eskoletako diagnosia aztertuta, argi uzten digu euskararen ezagutza eskoletan bermatzen den arren, kasu askotan; jantoki eta aisialdi garaian batez ere, ez da euskararen dinamizazioa eta murgiltzea zaintzen.
Honen aurrean, Sortzen Elkartetik askotan aipatu dugun bezala, hiru urte daramatzagu Euskararen Normalizazio Plana (ENP) deituriko erreakzio bat osatzen, zeinak hizkuntza hezkuntza komunitate osoan normalizatuta egoteko helburua du. Horretarako martxan jartzen ari garen alternatiba ezberdinak jorratu eta hauek sistematizatuko dira, planteamendua eraginkorra eta epe luzekoa izan dadin.
Horren baitan kokatzen dira pasaden hilabetean Jauzi.eus eskolaz kanpoko bilatzaile digitaleko begirale eta jantokiko langileei burututako formakuntzak. Hauek, langileek haien inguruan sortzen duten ikasle komunitatea murgiltze sistemaren parte izateko baliabide izatea dute helburu.