Albisteak

Kalitatezko hezkuntza baten alde, ratioetan ere, aldaketa behar dugu.

2015-09-30

Gaur, Iruñerriko zenbait ikastetxeetan (Auzalar-Orkoien, Erreniaga-Zizur, Bernat Etxepare-Txantrea, Alaitz-Barañain …. ) bildutako 1000 instantzia inguru, Nafarroako Hezkuntza Departamenduko erregistroan, aurkeztuko ditugu. Instantzia-eskaera hauek sinatu dituzten guraso eta irakasleek arazo bat dute, beraien geletan 26-27 haur daudela, alegia, eta horregatik, eskaera zehatza da: kopuru hauek lehenbailehen jaistea.

Sortzen Elkartea osatzen dugu irakasleek zein guraso elkarteek argi daukagu, eta datorren astean Hezkuntza Kontseilari berriarekin izango dugun bileran modu honetan jakinarazteko asmoa daukagu: gure ustez, Nafarroako Hezkuntza publikoak zenbait neurri zehatzak eta premiazkoak behar ditu (pasa den astean aurkeztu genuen “Nafarroatik Eskola publiko berria sortzen” dokumentua), horien artean, kalitatezko hezkuntza bat lortzeko bidean, ratioak murriztu behar ditugu. Neurri guzti horiek lortzeko, bidelagun izango gaituzte.

 

Hamaika arrazoi ditugu ratioen inguruan egiten dugun eskaera, egiteko. Horien artean, bi nabarmenduko genituzke: ikasleen beharretara egokitutako hezkuntza bat nahi dugulako, eta irakasleen lan baldintzak-lan kargak. Zentzu honetan, “25 ikasle” ratio egokiena ez dela badakigu, horregatik, ikastetxe bakoitzak izan behar duen autonomia, antolakuntzan ere, aldarrikatzeko aukera probestu nahi genuen. Autonomia eta baliabideak, noski.

 

Bukatzeko, argi utzi nahi dugu ere, egun batetik bestera “dena” ezin dela aldatu, badakigula. Baina konpromezuak hartzeko garaia da, eta Departamendu berriak bide berriak irekitzeko gai izan beharko da, Nafarroako Hezkuntza publikoan benetako aldaketa eman dadin. Bitartean, jakin ezazue, ikastetxe bakoitzak bere baliabideak bikoizten ari dituela, ahalik eta kalitate altuena bermatzeko; zuzendaritzak,irakaslegoa, eta  hezkuntza komunitatea orokorrean, ahal duten guztia gehi bi ari dira inbertitzen gure ikasleen beharrei erantzun ahal izateko. Inbertsio hau indartzeaz ari gara, gure ikasleek eta irakasleek merezi dute eta. Nafarroako jendarteak merezi eta behar du, eta hurrengo aurrekontuetan egoera honi konponbide bat eman dezagun lanean jarraituko dugu.



 

Sortzen Elkartea

Iruñean, 2015eko irailak 30