Albisteak
SORTZEN JAIA BERTAN BEHERA
2020-04-22
Irunean, 2020ko apirilaren 20ean
SORTZENEN PRENTSA OHARRA:
Kobid19-aren eraginez bizitzen ari garen egoera larri honek bizitzaren gainontzeko esparruetan bezala, hezkuntza eremuari ere, ondorio ikaragarriak ekarri dizkio. Horrenbestez, hezkuntza komunitateak zenbait erabaki hartu behar izan ditu: aurrez-aurreko eskolak etetearekin batera, hezkuntza eremuan udaberrirako programatutako jarduera gehienak geldiaraztea.
Horiek horrela, Sortzenek egoerak behartuta eta pena handiz, bertan behera utzi behar izan ditu urtero udaberrian antolatzen dituen jaiak:
- Sakanako eskola txikien jaia: apirilaren 25ean
- Sortzen Jaia Mendillorrin: maiatzaren 17an.
Gure asmoa udazkenera atzeratzea bada ere, aurrerago aztertu beharko dugu zein egoeratan aurkitzen garen. Beraz, datozen hilabeteetan hartuko genituzke behin betiko erabakiak.
Amaitzeko, mezu bat helarazi nahi diogu hezkuntza komunitateari bizitzen ari garen une berezi eta gogor hauetan: lehenengo eta behin, besarkada bana ikasle, guraso, irakasle zein eskolako langile orori, zuek osatzen duzue hezkuntza komunitatea. Bestetik, pertsonak eta ikasleak erdigunean jarriko dituen hezkuntza eredu berri bat behar dugu. Eredu hurbila, bertatik bertara hezkuntza komunitateak dituen benetako beharrak zaindu eta asetuko dituena. Behetik gora eraikia gertukoa eta komunitatean oinarritua. Eutsi goiari!
@ (2010-2021) Sortzen . * Jarauta Karrika 32, behea (31001 - Iruñea)
Tel. 848413853 - 606999002 * sortzen@sortzen.eus *