Albisteak

Sortzen Jaia 2018ko egitaraua publiko egin da jada

2018-05-09

Sortzen Jaia izango dugu 20an Antoniutti parkean. Egitarau anitza dugu egun honetarako ere prestatua. Jaiaren izaeraren baitan, dimentsio orokor bat garatu nahi izan dugu. Etorkizunean nahi dugun eskola eredua indartzen duten elementu eta esparru ezberdinak landuz:

Udal Plazatik Antoniuttira

10:00 Kalejira #EuskaraOfizialaNafarroaOsoan!

Auzo Bizi Ona Eszenatokian

10:45 Hasiera Ekitaldia

11:00 Bertso Saioa

11:30 Dantzak

16:00 DJ Jotatxo

Euskarakilo Eszenatokian

12:00 Zirika Zirkus (‘Egun on, sikiera!’ ikuskizun berriaren estreinaldi mundiala)

15:00-20:00 Kontzertuak: Afu · Skabidean · Trikiteens

Gunean zehar

Haur Txokoa + Edozkitze Gunea /egun osoan/

Artisau Azoka /egun osoan/

Tonbola eta Denda /egun osoan/

Euskaraz Mintza Ginkana /11:00-14:00/

Guraso Elkarteen Tailerrak /11:00-14:00/

Saharako Kabiak /11:00-14:00/

Euskara Azoka (AEK, Topagune, EHE, IA…) /11:00-14:00/

Iruñerriko Mankomunitatea: Birziklapen Tailerra + Puzgarria + Jolasak + Ur taberna /11:00-14:00/

Muralismo Tailerra + Photocall /11:00-15:00/

Puzgarriak + Jolas tradizionalak /11:00-18:00/

Rokodromoa /11:00/

Kantuz /11:30/

Euskaraz Mintza Txokoa /15:30-17:30/

Nomadak Zirko Tailerra /15:30-17:30/

Landare Elkarteko osagai ekologikoez osatutako paella dastatzeko aukera izango dugu, La Unica Peñak sukaldatuko duena (mila esker!) eta, modu berean, eskainiko diren ogitarteko eta pizzek bertako (zero kilometroko) jaki naturalak izango dituzte.

Bukatzeko, beraz, mila esker guztioi! Antolatzen, parte-hartzen eta txandak betetzen laguntzen ari zareten guztioi. Zuek gabe jai hau ezinezkoa litzateke eta. Sortzen Jaiaren antolakuntzan laguntzaile izan ditugunak goraipatu nahiko genituzke. Iruñeko Udaleko Euskara Zerbitzua “Eskoletatik Antzokira” ekimen-ikuskizuna egin ahal izateko bidelaguna izan da. Modu berean, eskertu nahi dugu jaia garatu ahal izateko Iruñeko Udalak emandako laguntza. Jaian bertan, Mugikortasunaren Zerbitzuarekin elkarlanean, txirringak aparkatzeko aukera egongo da iaz bezala, eta Lorategien Zerbitzuak Takoneraren inguruan ibilbide bat eskainiko digula gogoratu nahi dugu.

Beraz, gonbidatuak zaudete, maiatzaren 20an Iruñeko Antoinutti Parkean, EgunOn bat izan dezagun!