Albisteak

Maiatzaren 13an Eskoletatik Antzokira, #EgunOn ozen batekin Gayarre betetzera

2018-05-09

Eta EgunOn! sortzaile bat ere osatu nahi izan dugu aurtengoan “Eskoletatik Antzokira” ekimen-ikuskizunarekin, NIZE (Nafarroako Ikastetxeen Zuzendarien Elkartea) elkartearen laguntzarekin.

Eskolak, hizkuntza, herria, kolektiboa eta artea uztartuz, ikasturte amaierako elkargune bat ospatu nahi dugu, 2018ko maiatzaren 20an Iruñean ospatuko dugun Sortzen Jaiarekin lotuta; aurten egun bakar bat txiki geratu zaigu, bi igandetan ospatuko dugu gure jaia. “Eskoletatik antzokietara” ekimenarekin, osatu, garatu eta taularatuko ditugun ikuskizun ezberdinen bidez, artea ere euskaraz bizi dugula, eta arteak ere batzen gaituela irudikatu nahi dugu. Antzokian ere EgunOn! bat osatuko dugu!

Horretarako 11 eskolek (Jauntsaratseko Ohianzabal, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga), bakoitzak euskararekin zerikusia duen edo eta euskaraz den ikuskizun motz bat oholtzan gaineratuko du. Anitza dela diogu, ikuskizun ugariz gozatzeko aukera izango dugulako: euskal dantzak, txontxongiloak, kantak, batukada, joaldunak, antzerkiak, erraldoiak, dantza modernoa... etab eder bat. Euskara, aniztasuna eta kolorea ziurtatuta ditugu beraz. Aipatu nahi dugu ere, ikuskizun honen aurkezle lanetan Zirika Zirkus taldeko Pantxika ibiliko dela.

Gayarren, maitzaren 13an goizeko 11:30etan. Sarrerak doakoak dira. Nola lortu daitezke? Parte-hartuko duten eskoletan. Parte-hartzen duen ikasle bakoitzak bi sarrera izanen ditu ziurtatuta, bere sarreraz gain, eta eskola bakoitzean sarrera kantitate mugatu bat izanen da horietaz gain, bukatu arte banatuko direnak.